MONTAÑA Hace 7 años

MENDI TALDEEN EGUNA EZKABAN OSPATU DUGU

MENDI TALDEEN EGUNA EZKABAN OSPATU DUGU

Barañaingo Lagunak taldeak primeran antolatu zuen aurtengo edizioa, XVI.a- Barañaingoekin batera, Amaya, Alaitz, Boscos eta Echavacoiz mendi taldeek ere parte hartu zuen urriaren 7ko festatxo honetan. 

Ezkabarteko polikiroldegian elkartu ziren 200 partaideek ibilbideari ekin zioten goizeko 9:00etan, Ezkabako tontorrera (895 m.) igotzeko asmoz. 

Udazkeneko eguraldia aldakorra izan zute. Ibilbidea erabat polita izan zen, gandorretik gailurrera joan ziren GR 220ko ibilbidea jarraituz. Jeitsieran GR225eko ibilbidea ere jarraitu zuten zenbaitetan. 

Ezkaba erabat ezaguna bada ere; iparraldeko bidezidorretatik joan ziren. Mendiko alde hau ezezagunagoa eta basatiagoa da, eta baseliza eta Ezkaba herriko mendi aroko iturria ikusteko aukera izan zuten.

Polikiroldegira ailegatu zirenerako antolatzaileek zizka-mizka pretatuta zuten. Ondoren ohiko bazkaria eta dantzaldia izan ziren betiko giro ederrean.


📸 Más imágenes