Abenduaren 11an goizeko 12:00etan 2019ko lizentziak egiten hasiko gara. Gauzak hórrela, momento horretatik aurrera, ezin izango ditugue egin 2018ko lizentzien tramitatazioak ezta ampliazioak ere.
Nahiz eta lizentzia 2018ko abenduan tramitatu ez da indarrean izango 2019ko urtarrilaren 1a arte.
2019ko lizentzien prezioak atxikiturik dituzue.
Gogoan izan kategoriak direla-eta jaiotze-urtea kontua hartzen dugula:
• “Haurrak” kategoria 13 urte arte dela. 2019an 14 urte beteko dutenak “gazte” kategoriakoak izango dira.
• “Gazte” kategoria 17 urte arte dela. 2019an 18 urte beteko dutenak “helduak” kategoriakoak izango dira.
• 65 urtetik gorakoak. 2019an 65 urte beteko dutenak kategoria honetan izango dira.
Polizaren berritasunak hauexek dira:
• Estalduran sartu dira orientazio probak edo martxak haurra eta gazte kategorietan, baldin eta federazioak antolatzen baditu, eta herrietan, hiriko eremuan edo parkeak egiten badira (lehiaketetan parte hartzean ibilgailuren batek harrapatuz gero, istripuak ez du estaldurarik izango). Parte hartzaile batek proba horietako batean istripua izan eta estaldura izateko, beharrezkoa izanen da probaren antolatzailearen adierazpena, non zehaztuko diren istripua izandakoak proban izena emana zuela eta proban ari zela gertatu zaiola.
• Estalduran sartu dira elur raketetako lasterketa ofizialak, hau da, mendi federazioek edo mendi federazioetako klubek antolatutakoak (lehiaketetan parte hartzean ibilgailuren batek harrapatuz gero, istripuak ez du estaldurarik izango). Parte hartzaile batek proba horietako batean istripua izan eta estaldura izateko, beharrezkoa izanen da probaren antolatzailearen adierazpena, non zehaztuko diren istripua izandakoak proban izena emana zuela eta proban ari zela gertatu zaiola.
• Estaldura sartu dira ipar martxako proba ofizialak, nahiz eta lehiaketa herrietan, hiriko guneetan edo parketan egin (lehiaketetan parte hartzean ibilgailuren batek harrapatuz gero, istripuak ez du estaldurarik izango). Parte hartzaile batek proba horietako batean istripua izan eta estaldura izateko, beharrezkoa izanen da probaren antolatzailearen adierazpena, non zehaztuko diren istripua izandakoak proban izena emana zuela eta proban ari zela gertatu zaiola.
OSO GARRANTZITSUA! Ipar martxako entrenamenduak eta jarduera honen ohiko praktika mendiko bidexka edo bideetan egin behar dira; beraz, istripua izanez gero, ez dago estaldurarik izango herri batean edo hirigune batean, parkeetan edo asfaltozko erripideetan ibiliz gero.
• Estaldura sartu dira intsolazioak edo bero-kolpeak eta hiportemiak.
• Iparralden bizi direnen kasua: orain arte ezinbestekoa zen D modalitatea aukeratzea aseguruan sartu ahal izateko. 2019an C edo D aukera dezakete. Asistentzia Espainiako zentru kontzertatuetan izango da eta etxetik kontzertatuko zentroetara joan-etorriak ez daude barne.