Asteburu honetan, mendia nagusi!
Larunbatean Nafarroako Elurlasterketen II. Txapelketa lehiatuko dute Snowrunning Larra-Belagua lasterketan. https://snowrunninglarrabelagua.com/
Larunbatean ere, Nafarroako Kirol Jokoetako eskaladako lehen saioa egingo dugu Rocopolis aretoan.
Ipar Martxako lehiaketen epailea izateko ikastaroa egingo dugu Iruñean ostiraletik igandera.
Nafarroako Mendi Eskiko Taldeak lehiaketen denboraldiari ekingo dio Baqueira Bereten.
Iruñean bazaude, hurbildu Condestable Jauregira "Mendiak bete diru" erakustaldia baitugu. http://www.pamplona.es/verPagina.asp?idPag=234322PR&idioma=1
Halaber, federatuen kopurua egunero handitzen da. Iadanik 7.600 txartela baino gehiago egin ditugu.
Web orriko agendan begiratzen baduzu, 2019ko negurako prestatu ditugun ikastaroak dituzu.
Izen ematea irekita dago www.mendizmendi.com Ikastaro batzuk egiteko ea ea ez dago lekurik. Adi egon eta ez galdu aukera.
Mendi taldeek prestatu dituzten irteeren berri dugu klubetako agendan.
Web orrian bidezidor homologatuen argibide zabala duzu. Begiratu eta prestatu zure ibilbedea http://senderos.nafarmendi.org/