Nafarroako GR11, GR12, GR20 eta GR220 mantentzeko laguntzaile izan nahi baduzu, Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak izena emateko epea zalbadu du, martxoaren 1a azken eguna izango delarik.
Eskariak binaka egingo dira, ahal izanez gero. Dena den barkarko eskariak ere onartuko dira.
Laguntzaile izateko betebeharrak hauexek dira: mendian federatua izatea (denboraldia behin bukatuta oinarrizko lizentzia ordainduko zaie laguntaileei), adin nagusikoa izan eta gidatzeko lizentzia eta bere autoa izatea.
Laguntzaile berriak presatatzeko ikastaro teoriko bat eta beste praktiko bat egingo dira, egunak oraindik ez dira etabaki.
Interesaturik daudenek, izen-ematearen orria bete eta federakundearen bulegora bidali beharko dute, nola info@mendinavarra.com helbidera, hala 848427835 fax zenbakira. Nahi duenak bulegoan bertan ere eman ahal izango du.
Izen-ematea web orri honen bidez ere egin dezakezu: www.mendizmendi.com