MONTAÑA Hace 7 años

NAFARROAKO KLUBETAKO MENDI LASTERKETEN TXAPELKETAK

NAFARROAKO KLUBETAKO MENDI LASTERKETEN TXAPELKETAK

Txapelketen datak eta izen-ematea:

  • Nafarroako Ultra Trail Taldekako Txapelketa: apirilaren 27an jokatuko dute   IV NAFARROA XTREME lasterketan (68 km-ko lasterketan izena eman izan beharko dute). Taldekako izen ematea info@mendinavarra.com helbidera bidali beharko duzue apirilaren 23a baino lehen. Lasterketaren argibidie gehaigo: http://www.nafarroaxtrem.com/web/
  • Nafarroko Mendi Lasterketen Taldekako Txapelketa: ekainaren 9an izango da XVII. LAKUNTZA – ARALAR lasterketan. Taldekako izen ematea info@mendinavarra.com helbidera bidali beharko duzue maiatzaren 31 baino lehen. Lasterketaren argibide gehiago: http://lakuntza-aralar.com/es/inicio/
  • Nafarroako Kilometro Bertikaleko Taldekako Txapelketa: irailaren 14an lehiatuko dute III. KV. INTZA-TTUTTURRE lasterketan. Taldekako izen ematea info@mendinavarra.com helbidera bidali beharko duzue irailaren 6a baino lehen. Lasterketaren argibide gehiago: http://www.intzattutturrekb.eus/intzattutturrees.html

 

 

Taldeen betebeharrak (3 txapelketetan berdinak dira):

  • Gizonen edo emakumeen taldeak izango dira.
  • Gizonen taldeek 3 eta 8 arteko partaideak izango dituzte. Emakumearenak 2 eta 8 artean.
  • Txapelketa bakoitzean klub bakoitzeko lehendabiziko hiruen denborak izango ditugu aintzat, Nafarroako mendi federatuak badira. Korrikalariak bere federatu txartelan agertzen den mendi taldekoa da. Gizoenen kasuan, lasterkariak 2 edo gutxiago badira, klubetako sailkapenean ez da agertuko klub hura. Gizonen kasuan, klub bakoitzako gutxienez 3 lasterkari sailkatu beharko dira klubetako sailkapenean agertu ahal izateko.
  • Lasterkari bakoitzak izen ematea egin beharko du txapelketari dagokion lasterketan.