Maiatzan eta ekainan Nafarroako eskalada txapelketak izango ditugu. Aurten txapelketak Kirol Jokoetako finalekin batera egingo ditugu, bere kategorietako txapelketak ofizialak direlako. Gauzak horrela, hauexek dira KATEGORIAK:
- “B” Benjaminak 8-9- 10 urte. 2009-2010- 2011an jaiotakoak.
- “Ki’’ Kimua: 11-12 urte. 2007-2008an jaiotakoak.
- “H” Haurra: 13-14 urte. 2005-2006an jaiotakoak.
- “K” Kadetea: 15-16 urte. 2003-2004an jaiotakoak.
- “G” Gaztea: 17-18 urte. 2001-2002an jaiotakoak.
- 20 urtez azpiko: 2019.urtean 18 eta/edo 19 urte beteko dituzten kirolariak. 2000-2001ean jaiotakoak.
- Kategoria Nagusia: gutxieneko adina 2019an 16 urte betetzea. 2003an eta aurreko urteetan jaiotakoak.
DATAK:
- NAFARROAKO BLOKE TXAPELKETA maiatzaren 4an Bihatz-en.
- NAFAROAKO ABIADURA ETA ZAILTASUNA TXAPELKETAK ekainaren 15ean Rocopolisen.
IZEN-EMATEA:
- Benjamin, kimua, haurra, kadete eta gaztea kategorietan mendi taldeen bidez atxikutatko orrialadean. Federazio honek antolatzen dituen Kirol Jokoetako jardunaldietan parte hartu ez dutenek 7 € ordaindu beharko dute. Bloke txapelketaren izen-ematea apirilaren 7an 14:00etan itxiko da. Abiadura eta zailtasuna txapelketena ekainaren 7an 14:00etan.
- 20 urtez azpiko eta kategoria Nagusia: www.mendizmendi.com _en. Bloke txapelketaren izen-ematea apirilaren 7an 14:00etan itxiko da. Abiadura eta zailtasuna txapelketena ekainaren 7an 14:00etan.
BLOKE TXAPELKETAKO EGUTEGI (maiatzaren 4an Bihatz-en)
- 08:30ean bilera teknikoa eta beroketaren gunearen irekiera
- 09:30ean sailkatze probak: 20 bloke kategoria guztientzat
- 12:30ean finalaurrekoen itxiera
- 15:30ean beroketaren/ isolamenduaren gunearen irekiera
- 16:00ena isolamenduaren gunea itxiera
- 16:30an finalak: 4 bloke kategoria bakoitzarentzat
- 21:00etan dominen ematea
* Bilera teknikoan ordutegi guztiak baieztatuko dituzte.