MONTAÑA Hace 6 años

NAFARROAKO ABIADURA ETA ZAILTASUNA TXAPELKETAK

NAFARROAKO ABIADURA ETA ZAILTASUNA TXAPELKETAK

Ekainaren 14 eta 15ean Rocopolisen Nafarroako Abiadura eta Zailtasuna Txapelketak jokatu zituzte kategoria guztietan, hau da, kategoria nagusian eta Nafarroako Kirol Jokoei dagozkiena.

Talde hauen 56 eskalatzailek parte hartu zuten: Rocopolis, Bihatz, Atarrabia, Antsoaingo Mendi Eskola, Paz de Ziganda Ikastola, Mendillorriko Mendiz Mendi eta Zangotza.

Ostiralean abiadura txapelketaren txanda izan zen. Modalidade berri hau ikusgarria da; eta kadete, gazte eta kategoria absolutakoek ikuskizun ederra eskaini zuten horma olinpikoan. Izan ere, Unax Uterga Flamarikek nafarroako errekorra hautsi zuen eta 8,726 segundotan top-eraino ailegatu baitzuen. Txikienek 2 lerro artean aritu ziren eta denboraldi honetan ikasitakoa erakutsi zuten.

Larunbatean zailtasun txapelketa jokatu zuten Rocopoliseko ‘arko’ ospetsuan. Eskalatzaileek, goiko kategorietakoek batez ere, trebetasuna erakutsi behar izan zuten bide zailei aurre egin ahal izateko. Aipatzekoa da Leire Ruiz de Argandoñaren lana, sutsu aritu baitzuen bere bideak osatzeko. Oscar Robles eta Zuriñe Amatriain ere, eskarmentu handiko eskalatzaileak, bikain aritu ziren.

Txikienek goizean jokatu zuten 6 bidetan.  Zailtasuna gero eta handiagoa bazen ere, urtean zehar ikasitakoa nabari zen. Mendillorriko Mendiz Mendi taldeak lehendabiziko aldiz lehiaketa ofizialean jokatu arren hiru domina eskuratu zituen: Lorea Fuertesek zilarrezkoa kimu kategoreian, Irati Treses brontzezkoa overall-ean eta Irati Urrak bortzezkoa zailtasunean. Overall kategoriak modalitate guztiak biltzen digu, bloke (Bihatzen jokatu zuena), abiadura eta zailtasuna (Rocopolisen jokatu zituena).

Lagun eta senide asko bildu ziren jardunaldi hauetan eta eskaladaz gozatzeko aukera izan zuten. Kirol hau ikusgarria da eta  aurrera doa.

ABIADURA SAILKAPENAK:

Kategoria Nagusia:

  1. Iker Karrera
  2. Unai Larraya
  3. Mikel Gorraiz
  1. Leire Ruiz de Argandoña
  2. Oihane Ruiz de Argandoña

Gaztea kategoria:

  1. Iker Carrera
  2. Ibon Mendia

Kadete kategoria:

  1. Unax Uterga
  2. Imanol Sanz
  3. Unai Etxarri
  1. Lucia Arlanzon
  2. Oihane Ruiz de Argandoña

Haurra kategoria:

  1. Maren Velazquez
  1. Alix Artola
  2. Lorea Hernández
  3. Alaitz Oses

Kimua kategoria:

  1. Aitor Sanz
  2. Unai Ederra
  1. Irati Aso
  2. Laia Elizalde
  3. Ilazki Oses

ZAILTASUNA SAILKAPENAK

Kategoria Nagusia:

  1. Oscar Robles
  2. Mikel Gorraiz
  3. Alfredo Oses
  1. Zuriñe Amatriain
  2. Leire Ruiz de Argandoña
  3. Maialen Lezeaga

Gaztea kategoria:

  1. Iker Carrera
  2. Ibon Mendia

Kadete kategoria:

  1. Unai Artola
  2. Imanol Sanz
  3. Unai Echarri
  1. Lucía Arlanzón
  2. Oihane Ruiz de Argandoña
  3. Natalia Gorri

Haurra kategoria:

  1. Maren Velazquez
  1. Alix Artola
  2. Amaia González Percaz
  3. Lorea Hernández Pérez de Ciriza

Kimua kategoria:

  1. Aitor Sanz
  2. Unai Ederra
  3. Santxo Zia
  1. Irati Aso
  2. Naiara Ballesteros
  3. Irati Urra

 

 

📄 Documentos relacionados