MONTAÑA Hace 6 años

2019ko udako kanpaldiak, mendi zeharkaldiak eta auzolandegiak AZKEN LEKUAK

2019ko udako kanpaldiak, mendi zeharkaldiak eta auzolandegiak AZKEN LEKUAK

Belarouat proiektuko 2019ko udako zenbait jardueretarako izen-ematea berriro ireki dugu:

kanpaldiak Belaguan, 2002an, 2003an eta 2004an jaiotakoentzat

mendi zeharkaldiak Belaguan, 2002an, 2003an eta 2004an jaiotakoentzat 

mendi zeharkaldiak Lescunen, 2002an, 2003an eta 2004an jaiotakoentzat 

auzolandegiak Belaguan 1994ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoentzat, jarduera hasiko den egunen 18 urte badituzte

auzolandegiak Lescunen 1994ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoentzat, jarduera hasiko den egunen 18 urte badituzte

 

Jaruderetan Pirinioetako bi aldetako neska-mutilek parte hartuko dute. Frantsesa jakitea ez da ezinbestekoa, baina frantsesaz aritzeko aukera paregabea da.


Inskripzioa irekita dago: www.mendizmendi.com en uztailaren 4a arte (arratsaldeko 14:00etan itxiko dugu).

 

BELAROUAT EFA 214/16 “BELAGUA ETA LABÉROUAT, LARRAKO ATEAK ETA ANIE, PIRINIOETAKO ONDARE NATURALAREN BALORIZAZIORAKO ESTRATEGIA BAT” proiektua dela-eta, mugaz bi aldeko kirol, hezkuntza eta formakuntza programa oso bat antolatu dugu, Pirinioetako ondare naturalaren balorizatzeko. FEDER eskualdeko garapenerako Europako funtsak proiektu hau aldi berean finantziatzen du.