MONTAÑA Hace 6 años

NAFARROAKO KIROL MARTXAREN I. TXAPELKETA AURKEZTU DUTE

NAFARROAKO KIROL MARTXAREN I. TXAPELKETA AURKEZTU DUTE

Nafarroako Ipar Martxako I. Txapelketa aurketztu dute, Azagran irailaren 1ean lehiatuko dutena. Txapelketa I. Memorial Pablo Ariza lasterketan egingo dute, Espainiako txapeldunaren omenez. Pablo Azagrako bizilaguna zen eta joan den urteko urrian ustekabean joan zitzaigun.

Nafarroako txapelketa izateaz gain, FEDMEko ranking-erako puntugarria ere da. Gauzak horrela, punta puntako kirolariak bertaratuko dira. 

Txapelketak 15 kilometroko ibilbidea izango du. 10 kilometroko proba herrikoia ere prestatu dute eta 16 urtez azpikoek 5 kilometroko ibilbidea izango dute.

Proba aurkeztu dute Rubén Medrano Azagrako alkatekak, Martín Montañes Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundearen Presidentea eta Paco Maldonado Ipar Martxako federazioaren arduradunak.

 

📸 Más imágenes