"Mendian denok dugu lekua lemapean" urtarrilaren 21ean MEKNFk Nafar Mendizaletasunaren II. Festa ospatu zuen. Bertan, mendi kiroletako emaitzak eta parte hartzea aintzat hartu zituen.
Hil ziren azken mendizen ohoretan minutu bateko isilunea egin ondoren, Ivan Gimenez kazetariak aurkeztu zuen Festa hasi zen Txema Iriarteren solasarekin.
Omenaldia jaso zuen lehena Pako Iriondo izan zen, Alpinismo Euskal Nafar Federazioaren presidentea izendatu zuten 40. urtemugan.
Nafarroako Mendi Ibialdien Zirkuituaren eta Mendi Lasterketen Garaikurraren partaideen ahalegina saritua izan zen. Sakanako Mendigoizaleak ere sarituak izan ziren baita 14x800 ekimenaren bultzatzaileak ere. Bidezidor homolagaturik onenea SL-NA 282 Amesco Alta izenekoa izan zen, eta saria Aranaratxe, Larraona eta Eulateko udalek jaso zuten.
Espainiako Alpinismo Taldeko Kideak diren Maider Fraile eta Maialen Ojer nafarrek ere sari bana izan zuten "Proyecto Karakorum: Mujer, Deporte, Integración" espedizioan parte hartzeagatik. Ohorezko aurresku ondoren eta festa bukatzeko Sebastian Alvaroren emanaldia izan zen, espedizioan grabatzeko ardura izan zuena.