2020ko Mendi Lasterketen Kluben Arteko Txapelketak: Mendi Lasterketen Taldekako, Ultra Taldekako Txapelketa eta Kilometro Bertikalaren Txapelketa
Taldeen betebeharrak (3 txapelketetan berdinak dira):
- Gizonen edo emakumeen taldeak izango dira.
- Gizonen taldeek 3 eta 8 arteko partaideak izango dituzte. Emakumearenak 2 eta 8 artean.
- Txapelketa bakoitzean klub bakoitzeko lehendabiziko hiruen denborak izango ditugu aintzat, Nafarroako mendi federatuak badira. Korrikalariak bere federatu txartelan agertzen den mendi taldekoa da. Gizoenen kasuan, lasterkariak 2 edo gutxiago badira, klubetako sailkapenean ez da agertuko klub hura. Gizonen kasuan, klub bakoitzako gutxienez 3 lasterkari sailkatu beharko dira klubetako sailkapenean agertu ahal izateko.
- Lasterkari bakoitzak izen ematea egin beharko du txapelketari dagokion lasterketan.
Txapelketaren datak eta klubetako izen ematea:
- Nafarroako Ultra Trail Taldekako Txapelketa: apirilaren 25ean jokatuko dute V NAFARROA XTREME lasterketan (68 km-ko lasterketan izena eman izan beharko dute). Taldekako izen ematea info@mendinavarra.com helbidera bidali beharko duzue, apirilaren 17 azken eguna izango da.
- Nafarroko Mendi Lasterketen Taldekako Txapelketa: maiatzaren 10ean izango da IV. BERROETAKO MENDI MARATOI ERDIA lasterketan. Taldekako izen ematea info@mendinavarra.com helbidera bidali beharko duzue, apirilaren 30 azken eguna izango da.
- Nafarroako Kilometro Bertikaleko Taldekako Txapelketa: irailaren 20an lehiatuko dute XII. UHARTE ARAKIL BERIAIN KB lasterketan. Taldekako izen ematea info@mendinavarra.com helbidera bidali beharko duzue, azken eguna irailaren 11 izango da.