Maiatzaren 20 eta 21ean Bidasoa Ibaian eta ekainaren 3 eta 4 Urrobi Ibaiako kirol-tokian ospatu zen 2017ko Nafarroako Salmonidoen Euli-Arrantza Txapelketa.
Txapelketako 8 txandak lehiatu ondoren, azken lauretan euritan, emaitza honako hau izan da:
Nafarroako Salmonidoen Euli-Arrantza Txapelduna: Juan Pablo Guillén Martín.
2. Sailkatua: Jesús Sanz Garro.
3. Sailkatua: Víctor García García.
Txapeldunak eta 2. sailkatuak Iruñeko Arga Ibaiako Arrantzaleen Elkartea ordezkatu dute eta hirugarren sailkatua San Adriáneko Ega Ibaiako Arrantzaleen Elkarteko kidea da. Hirurek parte hartuko dute Nafarroako Selekzioarekin 2018ko Espainiako Salmonidoen Euli-Arrantza Txapelketan.
Honetaz gain, ekainaren 4an lehiatu zen 2017ko Nafarroako Salmonidoen Euli-Arrantza Gaztea. Lizarrako El Esguín Arrantzaleen Elkarteko kideak Lucas Ruiz de Alda Pérezek irabazi zuen txapelketa.
Atxikita dagoen dokumentuan ikusi daiteke sailkapen finala osoa.