Maiatzaren 13 eta 14 an Bidasoa Ibaiako Kirol-Tokian eta ekainaren 10 eta 11n Irati Ibaiako Kirol-Tokian ospatu zen 2017ko Nafarroako Salmonidoen Jaurtiketa-Arrantza Txapelketa.
Txapelketako 8 txandak lehiatu ondoren honako hau da emaitza:
2017ko Nafarroako Salmonidoen Jaurtiketa-Arrantza Txapelduna: Alfredo Rubio Arriezu.
2. Sailkatua: David Villanueva Domínguez.
3. Sailkatua: Iker Arbea Aranguren.
Txapeldunak eta hirugarren sailkatuak Iruñeko Ehiztarien eta Arrantzaleen Elkartea ordezkatu zuten eta bigarren sailkatuak ordez, Iruñeko Arga Ibaiako Arrantzaleen Elkartea.
Hirurek Nafarroa ordezkatuko dute hurrengo 2018ko Espainiako Salmonidoen Jaurtiketa-Arrantza Txapelketan.
Argazkian ezkerretatik eskuinera agertzen direnak: Iker Arbea Aranguren, Alfredo Rubio Arriezu eta David Villanueva Domínguez.