PESCA Hace 7 años

Jon Gonzalez Nieto arrantzalea, 15 urtez azpiko Espainiako Txapelduna

Jon Gonzalez Nieto arrantzalea, 15 urtez azpiko Espainiako Txapelduna

Espainiako XIV. Ur Gezako Txapelketa lehiatua izan zen irailaren 14tik 16ra Ciudad Realeko "El Vicario" urtegian. Bertan 15, 20 eta 25 urtez azpiko kategorietako arrantzaleek parte hartu zuten eta Jon Gonzalez Nieto nafarra txapeldun izan zen txikienen lehiaketan.

 

Arga Ibaia Kirol Arrantzaleen klubako kidearen hitzetan lehiaketa gogorra eta maila handikoa izan zen. Probak hiru txanda izan zituen eta guztietan, Jon lehenengo sailkatua izan zen. Guztira, 55,04 kilo arrain harrapatu zuen. Izan ere, kategoria guztietako pisurik handiena lortu zuen.

 

Lan bikaina Gonzalezena. Izan ere, emaitza aurreko ikerketa batetik dator. Hain zuzen ere lau txandako entrenamendu onak egin eta gero.

 

Jonek bere poza adierazi zuen "Maila Handiko" kategoria berretsi duelako eta Ciudad Realeko "El Vicario" urtegian bertan lehiatuko den Munduko Txapelketarako sailkatzeagatik.

 

Modu berean, arrantzale gazteak eskerrak eman nahi dizkio familia osoari jasotako babesarengatik eta batez ere, bere aita Javier González Bastero-ri laguntza guztia eskaintzeagatik honaino iritsi arte. 

 

Sentsu berean, Jonek eskerrak ematen dizkio nafar federazioari eskainitako laguntza guztiarengatik badakielako maila handiko lehiaketetan parte hartzen ari dela guztien esfortzuarengatik. 

 

Lerro hauen bidez Federazioak bere harrotasuna eta ilusioa adierazi nahi ditu ziur dagoelako arrakasta hauek errepikatuko eta  hobetuko direla.

 

Espainiako Txapelketa honetan Endika Yerro Chocarro ordezkari nafarrak ere emaitza onak sinatu zituen. Hain zuzen ere, 20 urtez azpiko kategoriako sailkapenaren erdian amaitu zuen.   

 

 

📸 Más imágenes