2019ko Nafarroako Salmonidoen Euli-Arrantza Txapelketa lehiatua izan zen Irati Ibaiaren Kirol Eszenatokian ekainaren 8an eta 9an. Aurten asteburu bakarrean gauzatu zen maiatzaren 18ko eta 19ko jardunaldiak bertan behera geratu ziren ibaiak ur gehiegi zeramalako eta kirolariak arriskuan zitezketelako.
Gauzak horrela, lau jardunaldiak lehiatu eta gero, honako hauek izan ziren lehenengo hiru sailkatuak:
Nafarroako Salmonidoen Euli-Arrantza Txapelduna: Iker Arbea Aranguren
2. Sailkatua: Alfredo Rubio del Pueyo
3. Sailkatua: David Villanueva Domínguez
Txapelduna eta bigarren sailkatua Iruñeko Kirol Ehiztarien eta Arrantzaleen Elkarteko kideak dira, eta hirugarrena, Arga Ibaiako Arrantzaleen Elkartekoa.
Hirurek Nafarroa ordezkatuko dute 2020ko Espainiako Salmonidoen Euli-Arrantza Txapelketan.