PESCA Hace 1 año

2024ko Nafarroako Carpfishing Txapelketako finala

2024ko Nafarroako Carpfishing Txapelketako finala

Azaroaren 2an eta 3an jokatu zen, Azagrako kirol agertokian, 2024ko Nafarroako Carpfishing (Arrain Handiak) Txapelketako finala.

Zortzi bikote parte-hartzaile elkartu ziren azken bi jardunaldi horietan, Azagran. Azkenik, Ruben Ramosek eta Luis Miguel Marinheirok osatutako bikotea lehen postuan sailkatu zen 17.020 punturekin, eta bikote nafarra izendatu zen txapeldun. Sergio Gomezek eta Ignacio Canalesek, 16.200 punturekin, bigarren postua lortu zuten; eta Alexandro Miral eta Alvaro Castillejo hirugarren izan ziren 14.900 punturekin.

Beste parte-hartzaileak:
  • Vasile Pop eta Galan Florin
  • Sergio Lalinde eta Mikel Lafraya
  • Raul Gonzalez eta Ruben Vives
  • Mikel Hernandez eta Guillermo Hernandez
  • Xabier Cia eta Alberto Fernandez
Erantsitako dokumentuan, sailkapen osoa ikus dezakezu

📄 Documentos relacionados