Joandako larunbatean Ariben (Irati ibaia) Binakako Nafarroako Salmonidoen Jaurtiz Txapelketa izan zen eta 6 bikotek parte hartu zuten lehiatutako 2 jardunaldietan.
Asteburu zaila izan zen, ekaitzak izan zirela eta. Lehen jardunaldiko arratsaldeko txanda bertan behera utzi behar izan zuten eta bigarreneko arrantza oztopatu zuten ibaiaren emaria zela eta. Azkenean, Modesto Jaso Morenok eta Alfredo Rubio Del Pueyok osatu zuten bikotea izan zen txapelduna; bigarren posizioan sailkatu ziren Juan Ramon Villanueva Irigoyen eta Jesus Arbea Marraco; eta hirugarrenean David Villanueva Dominguez eta Iker Arbea Aranguren.
Hiru bikote horiek ordezkatuko dute Nafarroa datorren 2026ko Espainiako Txapelketan.
Atxikitako PDFan ikus daiteke txapelketaren sailkapena.
Zorionak guztioi!