Maiatzaren 17an eta 18an egin ziren 2025eko Nafarroako Salmonidoak Jaurtiz Txapelketako lehen bi jardunaldiak, Eugiko barruti naturalean (Arga ibaian).
Atxikitako PDFan ikus daiteke behin-behineko sailkapena. Eta ekainaren 7 eta 8ko asteburuan izango dira txapelketa horretako azken bi jardunaldiak, Bertizko kirol eszenatokian (Bidasoa ibaian); eta 2026ko Espainiako Txapelketan Nafarroa ordezkatuko duen taldearen berri emango da.