PESCA Hace 5 meses

Nafarroako Arrauntza Federazioa 8. izan zen Espainiako Ur Gezako Arrain Handien txapelketan

Nafarroako Arrauntza Federazioa 8. izan zen Espainiako Ur Gezako Arrain Handien txapelketan

"Aragoiko Itsasoa" Kirol Barrutian urriaren 9tik 12ra jokatu zen Espainiako Ur Gezako Arrain Handien Arrantza  XVI. Txapelketa. Nafarroako bikote hauek hartu zuten parte: Xabier Cía eta Alberto Fernández, Rubén Ramos eta Luis Miguel Marinheiro, Sergio Gómez eta Ignacio Canales, Alex Miral eta Álvaro Castillejo, eta Guillermo Hernández eta Mikel Hernández.

Maila oso altua erakutsi zuten eta podiuma Aragoiko Arrantza eta Kasting Federazioak (1.), Extremadurako Federazioak (2.) eta Valentziako Erkidegoko Federazioak (3.) osatu zuten. Nafarroako Arrantza Federazioak 8. postuan amaitu zuen Autonomia Erkidegoko selekzioen sailkapenean.

Mila esker guztiei parte hartzeagatik eta zorionak!

Sailkapenak:

https://drive.google.com/drive/folders/1cZOK5bAHOWkHWvDcLQ2PZqMT0hjBQ2Pl

Argazkia: Espainiako Arrantza eta Kasting Federazioa (Facebook)

📸 Más imágenes