Otsailaren 14an egin ziren Espainiako Piraguismoko Errege Federazioaren lehendakaritzarako hauteskundeak eta Pedro Pablo Barrios portugaldarrak irabazi zuen.
Barrios berak, astelehenean azaldu zuen Zuzendaritza Batzorde berriaren osaera. Bertan, Amaya Osaba, maratoiko nazioarteko eta itsasoko kayakeko domina-irabazlea, arituko da.
Amayak ez du denbora askorik izango izendapen hori bere egiteko, gaur bertan egingo baita Zuzendaritza Batzorde berriaren lehen bilera.
Egungo pandemia-egoera dela eta, hitzordua plataforma birtual baten bidez egingo da, eta hainbat gai izango ditu gai-zerrenda. Horietako bat, 2021erako estatuko lehiaketen egutegi ofizialaren proposamena izango da.