Joan den asteburuan, Alacanteko Denia herrian, Itsasoko Kayakeko II. Espainiako Txapelketa egin zen. Bertan, Club Piragüismo Pamplonako bi piraguistek, Amaia Osaba Olaberri eta Filipe Besada Porto, parte hartu zuten. Hauek, proba guztietan podiuma bisitatu zuten.
Lehenik eta behin, Amaia Osabak hirugarren postua lortu zuen Emakumezkoen Kategoria Absolutuan, probaren 15 kilometroak 1:08:18an osatuz. Judit Verges kanariak (2018an Europako txapeldunordea) eta Aurora Figueras katalanak, lehen eta bigarren sailkatuak izan ziren hurrenez hurren.
Ondoren, Filipe Besadak garaipena lortu zuen Beteranoen Kategorian (45 – 49 urte bitartekoak), 1:03:25eko erlojupekoa markatuz. Bigarren, César Solís jarraitzaile asturiarra izan zen eta hirugarren Sergio Cabielles kantabriarra.
Igandean, K2 Misto kategoriako bigarren postuarekin biribildu zuten Amaiak eta Filipek beren emanaldia. Lehia gogorra izan zuten Club Natació Banyoles, Albert Corominas eta Aurora Figueras taldeekin.