PIRAGÜISMO Hace 4 años

Haurren eta kadeteen Espainiako Txapelketa Banyolesen

Haurren eta kadeteen Espainiako Txapelketa Banyolesen

Apirilaren 17an eta 18an, Espainiako Haurren eta Kadeteen Txapelketa jokatu zen Banyolesen. Bertan, 20 palista nafarrek parte hartu zuten, hamahiru Club Piragüismo Pamplonakoak eta beste zazpiak Club Natación Pamplonakoak.

Hitzordu horretan, kirolari kadeteek 5.000 metroko distantzia egin behar izan zuten, eta haurrek 3.000 metrokoa.

Emakumezkoen sailkapenik onena K1 Haur B kategorian izan zen: Edurne Aguirre Tabar (Club Piragüismo Pamplona) seigarren postuan amaitu zen, talde bereko Maddi Remesar bederatzigarrena izan zen eta Club Natación Pamplonako piraguista, Paola Viscarret Platón, hamaikagarren geratu zen.

Mutilen artean, emanaldirik onena Aimar Urdín Pascualek izan zuen, zortzigarren postuan, K1 Haur A kategorian. 

Hauek izan ziren Banyolesko lakuraino joan ziren palista nafarrak. Estekan sailkapen guztiak kontsulta ditzakezu:

https://bit.ly/3dZOdiE

Club Piragüismo Pamplona:

Eneko Garaioa 

Edurne Aguirre Tabar

Aimar Urdín Pascual

Maddi Remesar

Alain Sancet De Pablo

Oihana Gil Recalde

Dánae Sanmartín Ruíz

Mario Ballaz Lasheras

Peio Satrústegui Garate

Edurne Lizarbe Delgado

Jesús Bandrés Belzunce

Marina Lizarraga Goñi

Ibai Tolosa Gómez. 

Club Natación Pamplona:

Gorka Urabayen Liberal

Javier Asenjo De Miguel

Paola Viscarret Platón

Amagoia Blanco Capapay

Mikel Ongay Zaratiegui

Naia Ongay Zaratiegui

Beñat Miranda Zapata.