PIRAGÜISMO Hace 4 años

Emaitza onak kadeteen Espainiako Piraguismo Kopan

Emaitza onak kadeteen Espainiako Piraguismo Kopan

70 taldeko 400 kirolarik parte hartu zuten joandako asteburuan Asturiasko Traskona urtegian izandako kadete mailako Espainiako 1000 metroko distantziako Kopan.

Iruñea Piraguismo Taldeak bere kanoen taldea eraman zuen eta esperientziaz gain, emaitza onak protagonizatu zituzten sprint olinpiko modalitatean.

Bi txanda pasa ondoren, Ibai Tolosa laugarren izan zen gizonezkoen C1eko kategoriako A Finalean. Jesus Bandresek B Finala irabazi zuen eta Peio Satrustegi bederatzigarren izan zen C Finalean.

Aipatutako Satrustegik eta Tolosak bederatzigarren posizioan amaitu zuten C2ko A Finalean.

Datorren asteburuan, palista horiek Iruñeko Piraguismo taldeko gainerakoekin batera Talavera de la Reinara joango dira Espainiako Maratoi Erdiko Txapelketan parte hartzera.

Ondorengo estekaren bidez, emaitza osoak ikus ditzakezu: https://bit.ly/3z13Lev