Espainiako Gazte Promesen Kopa lehiatua izan zen joandako asteburuan Lugoko Portomarin herrian. Bertan 16 erkidegoko 85 klubako 500 palista aritu ziren 834 ontzitan 3 mila metroko ibilbidea betez.
Iruñea Piraguismo Taldeak 10 kide eraman zituen eta Natacion Pamplona Klubak 9 aurkeztu zituen.
Azken talde honetako Paola Viscarret eta Amagoia Blanco palistek sari nagusiena ekarri zuten Emakumezkoen Haur B mailako K2ko lehia irabaziz. 15 minutu, 17 segundo eta 95 ehunen kostatu zitzaien ibilbidea betetzea, Nora Arana eta Irene Muiño (Irungo Santiagotarrak K.E.) baino 3 segundo azkarrago. Sevilla Klub Nautikoko Patricia Gómez eta Manuela Cantalapiedra hirugarrenak izan ziren (15:29:23).
Estreinaldi itxaropentsua
Aipatutako kategorian bezain txalogarria da Iruñea Piraguismo Taldeko Nawal El Bagriouiren eta Anna Rosa Onishenkoren 5. posizioa haien estreinaldia baitzen lehiaketa nazional batean. Justu beraien atzean iritsi ziren Edurne Aguirre eta Maddi Remesar taldekideak 6.ean. Kaparroso hondartzako kideek albiste on gehiago protagonizatu zituzten. Alain Sancet eta Jordi López zortzigarrenak izan ziren Gizonezkoen Haur B Mailako k2an (txapeldunetatik minutu batera). Gainera, Dánae San Martínek (Emakumezkoen Haur A Mailako K1), Aimar Urdínek (Gizonezkoen Haur A Mailako K1) eta Ohiana Gilek eta Dánae San Martínek (Emakumezkoen Haur A Mailako K2) 9. postua lortu zuten.
Beste nafarren emaitzak
Club Piragüismo Pamplona (14.a taldekako sailkapenean 1022 puntu lortu ondoren)
• 13.posizioa: Edurne Aguirre (Emakumezkoen Haur B Mailako K1)
• 14.a: Anna Rosa Onishenko (Emakumezkoen Haur B Mailako K1)
• 15.a: Aimar Urdín Mario Ballaz (Gizonezkoen Haur B Mailako K1)
• 25.a: Alain Sancet (Gizonezkoen Haur B Mailako K1)
• 32.a: Nawal El Nagrioui (Emakumezkoen Haur B Mailako K1)
• 33.a: Ohiana Gil (Emakumezkoen Haur A Mailako K1)
• 61.a: Jordi López (Gizonezkoen Haur B Mailako K1)
• 65.a: Maddi Remesar (Emakumezkoen Haur B Mailako K1)
• 66.a: Mario Ballaz (Gizonezkoen Haur A Mailako K1)
Natación Pamplona Kluba
• 19.a: Irati Asurmendi eta Lea Ollo (Emakumezkoen Haur B Mailako K2)
• 26.a: Mikel Ongay eta Jaime Osacar (Gizonezkoen Haur B Mailako K2)
• 11.a: Paola Viscarret (Emakumezkoen Haur B Mailako K1)
• 65.a: Mikel Ongay (Gizonezkoen Haur B Mailako K1)