Joandako asteburuan lehiatua izan zen etorkizun handiko gazteen mailako Espainiako Sprint Txapelketa Asturiasko Trasona urtegian. Bertan Iruñea Piraguismo Taldeko 18 kide eta Natacion Pamplonako beste 4 aritu ziren. Maria Arretxe haien teknikaria izan zen.
Iruñea Piraguismo Taldeko palistak 17 finalera iritsi ziren (A mailako 7ra, Bko 4ra eta Cko 6ra) eta 14. posizioan amaitu zuten taldekako sailkapenean.
Iruñea Piraguismo Taldeko kideen emaitzak
A Finalak (1. postutik, 9.era)
• Ibai Tolosa, 5. kadeteen A C1ean
• Ibai Tolosa eta Jesús Bandrés, 5.ak kadeteen A C2an
• Edurne Aguirre eta Maddi Remesar, 5.ak emakumezkoen haur B mailako K2an
• Jesús Bandrés, 6. kadeteen A C1ean
• Edurne Aguirre, 7. emakumezkoen haur B mailako K1ean
• Maddi Remasar, 8. emakumezkoen haur B mailako K1ean
• Dánae Sanmartín eta Ohiana Gil, 9.ak emakumezkoen haur A mailako K2an
B Finalak (10. postutik, 18.era)
• Dánae Sanmartín, 4. emakumezkoen haur A mailako K1ean
• Anna Rosa Onishenko eta Nawal El Bagriou, 4.ak emakumezkoen haur B mailako K2an
• Aimar Urdin eta Mario Ballaz, 7.ak gizonezkoen haur A mailako K2an
• Aimar Urdín eta Dánae Sanmartín, 9.ak haur mailako K2 mistoan
C Finalak (19. postutik, 27.era)
• Edurne Lizarbe eta Marina Lizarraga, 1.ak emakumezkoen kadete mailako k2an
• Aimar Urdín, 2. gizonezkoen haur A mailako K1ean
• Anna Rosa Onischenko, 3. emakumezkoen haur B mailako K1ean
• Alain Sancet eta Jordi López, 4.ak gizonezkoen haur B mailako K2an.
• Edurne Lizarbe, 7. kadeteen B mailako K1ean
• Marina Lizarraga, 8. kadeteen B mailako K1ean
Hauetaz gain, Eneko Garaioak (kadeteen A mailako K1), Peio Satrustegik (kadeteen A mailako C1), Saioa Azconak eta Marina Roncalek parte hartu zuten, lan ona eginez, baina ez ziren finaletarako sailkatu.
Natacion Pamplonaren garaipena B Finalean
Lau ordezkariek ere lan handia egin zuten, eta seigarren postua lortu zuten 500 metroko K4ko A finalean eta 500 metroko K2ko B finalean.
• A Finala: 6. Postua emakumezkoen haur mailako 500 metroko K4an: Amagoia Blanco Capapay, Irati Asurmendi Labiano, Lea Ollo Walter eta Paola Viscarret Platón.
• B Finala: 1. Postua emakumezkoen haur mailako 500 metroko K2an: Amagoia Blanco Capapay eta Paola Viscarret Platón. Iratik eta Leak distantzia honetan ere lehiakatu zuten arren, ez ziren finalerako sailkatu.