PIRAGÜISMO Hace 4 años

Nafarroako piraguismoa martxan

Nafarroako piraguismoa martxan

Joan den igandean, Gipuzkoako Neguko Txapelketa izan zen Zumaian. Bertan, bi talde nafar egon ziren, Iruñako Piraguismo Kluba eta Iruñako Igeriketa Kluba. Honekin, estropaden denboraldi berriari hasiera eman zioten.

Lehenengo taldeak podiumera lau aldiz igotzea lortu zuen. Mutilen C1 kategorian, Jesús Bandrés Belzunceren garaipena eta Peio Satrustegi Garateren bigarren postua nabarmendu behar dira.

Bigarrenak izan ziren, halaber, Amaia Osaba Olaberri,  Emakumezkoen K1 Senior kategorian eta Marina Lizarraga Goñi, Emakumezkoen K1 kadete kategorian. 

Lorpen horiez gain, aipagarriak dira Moisés Grijalba San Julianen laugarren postua (gizonezkoak) eta Danae Sanmartín Ruízen laugarren postua (emakumezkoen kadeteak).

Lau podio Iruñako Igeriketa Klubarako ere.

María Esarte Borruelek 23 urtez azpiko C1 kategorian lortu zuen lehen postua; Eider Aldareguia Azpirotzek Emakumezkoen K1 Junior kategorian bigarren postua lortu zuen. Hirugarren geratu ziren Gabriel Malón Garralda K1 gizonezko beterano + 51 kategorian eta Paolo Urdiroz Agati 23 urtez azpikoaen gizonezkoen K1 kategorian. 

Ibai Martínez laugarren geratu zen gizonezkoen K1 Junior proban.

Datozen probak.

Asteburu honetan Euskadiko Neguko Txapelketa jokatuko da Irunen. Txapelketa hori Espainiako Neguko Txapelketarako prestatzeko erabillgarria da. Txapelketa martxoaren 19an izango da, Sevillan.

Iruñako Piraguismo Klubako partaideak: Moisés Grijalba San Julián, Martín Otazu Ahechu, Aimar Urdín Pascual, Mario Ballaz Lasheras, Anartz Balbuena Apellaniz, Igor Ayarra Hernández, Amaia Osaba Olaberri, Marina Lizarraga Goñi, Danae Sanmartín Ruíz, Edurne Lizarbe Delgado, Ohiana Gil Recalde, Marina Roncal Gómez, Jesús Bandrés Belzunce eta Peio Satrustegi Garate.

Iruñako Igeriketa Klubako partaideak: Paolo Urdiroz Agati, Luica Echarri Álvarez, Ibai Martínez, Francesco Urdiroz Agati, Sergio López Chow, Javier Asenjo De Miguel, Hegoi Goñi Ros, Beñat Miranda Zapata, Víctor Sanz Arce, Gabriel Malón Garralda, Fco. Javier Jabat Inza, June Aldareguia Azpirotz, Eider Aldareguia Azpirotz, Naia Ongay Zaratiegui eta María Esarte Borruel.