Datorren igandean, martxoaren 27an, eta ibaiaren baldintzek uzten badute, Argan, Nafarroako Piraguismo Federazioak eta Iruñeko Piraguismo Elkarteak antolatutako bi lehiaketa izango dira: Nafarroako 5.000 metroko Txapelketa eta Kirol Jokoen Hirugarren Jardunaldia.
11:00etatik aurrera, 5.000 metroko Nafarroako Txapelketa jokatuko da Kadete, Gazte, Senior, Beterano eta Paracanoe kategorietan. Ordu bat geroago, hirugarren hitzordua egingo da, Kimu eta Haur kategorietakoa.
Erantsitako dokumentuetan duzu bi lehiaketei buruzko informazio guztia, baita izena emateko orriak ere.