PIRAGÜISMO Hace 4 años

5.000 metroko Nafarroako Txapelketa eta Kirol Jokoen jardunaldia.

5.000 metroko Nafarroako Txapelketa eta Kirol Jokoen jardunaldia.

Joan den igandean, Nafarroako Kirol Jokoen Hirugarren Lehiaketa jokatu zen Arga ibaian, Iruñean barna. Kimuen eta haurren kategoriako berrogeita zortzi kirolarik parte hartu zuten bertan, Nafarroako hiru klubetakoak: Club Natación Pamplona, Club Oroz Ebro Kayak eta Club Piragüismo Pamplona.

Azken eskuadra hori izan zen sarituena, lehiaketako zortzi kategorietatik seitan irabazi baitzuen. Hauekin ere Club Natación Pamplona Kimuak B taldeak (gizonezkoak eta emakumezkoak) irabazi zuen.

Gainera, Nafarroako Kirol Jokoetatik kanpo, benjamin kategoriako sei kayakista (bi neska eta lau mutil) atera ziren Argako uretara, eta antolatzaileek planteatutako ibilbidea osatu zuten.

5.000 metroko Nafarroako Txapelketa

Eskola-lehiaketa baino lehen, 5.000 metroko Nafarroako txapelketa jokatu zen, eta berrogeita lau palista (hogeita hamabi gizonezko eta hamabi emakumezko) dozena bat kategoriatan banatu ziren.

Hemen ere Club Piragüismo Pamplona izan zen nabarmenena, zortzi garaipenekin. Gainera Club Natación Pamplonak hirutan irabazi zuen eta Belén Sánchez Jiménezen garaipena ema zen, Club Oroz Ebro Kayak taldekoa Emakume Beterano 35 kategorian.

Orden hori bera izan zen kluben arteko lehian ere, non Club Piragüismo Pamplonak lehen postua eskuratu baitzuen; ondoren, Club Natación Pamplonak eta Club Oroz Ebro Kayak taldeak, bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren.

Erantsitako dokumentuan ikus ditzakezu emaitzak.

📄 Documentos relacionados