Umia Ibaiaren Nazioarteko jaitsieraren XXVIII. edizioa abuztuaren 13an izan zen, berrogeita hamar kirolarik baino gehiagok parte hartu zuten eta Iruñea Piraguismo taldeko Amaia Osaba Olaberrik eta Filipe Besada Portok irabazi zuten, bakoitza bere kategorian.
Amaia Osabak iazko garaipena errepikatu zuen Emakumezkoen Senior Kategorian, Barrantesko zubiaren eta Cabanelasen arteko 10 kilometroak egin ondoren, 46 minutu eta hogeita hamasei segundutan, María Gomes (Prado Klub Nautikoa) baino bi segundo azkarrago iritsiz. O Groveko Breogan Klubeko Marta Mourelos Buezas galiziarra hirugarrena izan zen, 51:33an.
Nafarroako taldearentzako bigarren urrezko domina Filipe Besadak lortu zuen (42:33), Beteranoen kategorian. Probaren irabazletik hiru segundora (As Ponteseko palista, Antonio Polo Campello, 42:30). Hirugarrena Adrián Jubón Díaz izan zen, kronometroa 45 minutu eta 30 segundotan gelditu baitzuen.
Ondorengo estekaren bidez proba honen emaitzak kontsultatu ahalko dituzu: https://bit.ly/3poi09y.