PIRAGÜISMO Hace 3 años

Belén Sánchez, Espainiako Maratoi Txapelduna

Belén Sánchez, Espainiako Maratoi Txapelduna

  • Orozko Ebrokayak taldeko kirolariak irabazi zuen Zamoran izandako txapelketan

Abuztuko azken asteburuan, Zamoran, Espainiako Maratoi Txapelketa jokatu zen. Belén Sánchez Jiménez Tuterako Oroz Ebrokayak taldeko palistak irabazi zuen K1eko 50 – 54 urte bitartekoen kategorian.

Zamoran jaio zen baino Tuteran bizi den kayakistak ordubete, hamasei minutu eta berrogeita sei segundoan egin zuen bere ibilbidea, Vigoko Bouzas Caiac taldeko Rosa M. Barros Rodríguez jarraitzailea baino lau minutu azkarrago.

Aranjuezeko Piraguismo Eskolako María de Las Mercedes Cobos Tellez hirugarrena izan zen, Tuterako klubeko kirolarengandik 4 minutu eta 24 segundora.

Belenek Bartzelonako, Atlantako eta Sidneyko olinpiadetan parte hartu zuen, eta Portugalgo Ponte De Lima hirira joateko asmoa du. Han, irailaren 29tik urriaren 2ra, Munduko Maratoi Txapelketa izango da.

📸 Más imágenes