Cádizko Sanlúcar de Barrameda herrian egin zen, joan den asteburuan, Espainiako Itsas Kayak XV. Txapelketa. 500 palista baino gehiagok parte hartu zuten SS1, K1 tradizionala, SS2, PK 3, PV3, OC-1 motako ontzien kategorietan. 3 eta 8 kilometroko ibilbidetan lehiatu zen eta proba nagusian 18 kilometrokoan.
Larunbatean, Iruñea Piraguismo Taldeko Amaia Osaba hirugarrena izan zen SS1 absolutuan, eta podiumera igo zen itsas modalitateko espezialistekin: Judit Vergés kanaria, lehena; eta Chloλ Bunnett hego afrikarra, bigarren postuan amaitu zena. 18 km-ko estropada egin zuten, haize eta olatu gogor eta egokiekin.
Gainera, Filipe Besada Porto bigarrena izan zen SS-1ean, Zumaiako Itsas Gain Taldeko Eñaut Aizpururaren atzetik.
Eta igandean, Filipe Besada eta Amaia Osaba Espainiako txapeldunak izan ziren SS2 mistoan, eta podiumera igo ziren Vilajoioso Klub Nautikoko eta Algeciras Piraguismo Klubeko ordezkariekin bat.
Itsas Kayak-eko bi palista horientzako hurrengo lehiaketa Europako Txapelketa izango da, Sardinian irailaren 17an eta 18an.