PIRAGÜISMO Hace 3 años

Nafar palistek distiratu zuten Espainiako Ibai eta Zeharbideen X. Txapelketan

Nafar palistek distiratu zuten Espainiako Ibai eta Zeharbideen X. Txapelketan

2022ko Ibai eta Maratoiaren Ligari dagokion Espainiako Ibai eta Zeharbideen X. Txapelketa lehiatua izan zen joan den asteburuan Talavera de la Reinan (Toledo). Bertan ondorengo talde nafarrak ordezkatuak izan ziren: Iruñea Piraguismoa, Natación Pamplona eta Ebrokayak.

Iruñea Piraguismoa taldeko kidek 5 domina lortu zituzten, horietariko bik Espainiako Txapeldunaren tituluak suposatu zituzten.

Hain zuzen ere, Dánae Sanmartín Ruiz (emakumezkoen kadete mailako K1ean) eta Oihana Gil Recalde eta Marina Roncal Gómez (emakumezkoen kadete mailako K2an) Espainiako Ibai eta Zeharbideen Txapeldunak bihurtu ziren haien lasterketak irabazi ondoren.

Edurne Lizarbe Delgado eta Aimar Urdín Pascual (kadeteen K2 mistoan) bigarrenak izan ziren eta Filipe Besada Porto (gizonezkoen K1 absolutuan) eta Ibai Tolosa Gómez (gizonezkoen gazte mailako C1ean), hirugarrenak. 

Ligako bosgarren eta azken estropada hori amaitu ondoren, Iruñea Piraguismoa taldea Espainiako txapeldunorde izendatu zen emakumezkoen Espainiako Ibai eta Maratoiaren Liga Nazionalean, Aranjuez Piraguismo Eskolaren atzetik; eta hirugarren izan zen sailkapen nagusian, Aranjuez Piraguismo Eskolaren eta Cuenca Piraguismo Klubaren atzetik, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Modu berean, Natación Pamplona klubako Sergio López Chow eta Ibai Martínez Lacasta Espainiako Txapeldunak izan ziren gizonezkoen gazte mailako K2an 53:54.07ko marka lortzeari esker.

Ikusi sailkapen guztiak 

📸 Más imágenes