Joan den larunbatean Itsas Kayakeko Europako Txapelketa egin zen Cagliari-n (Sardinia); Amaia Osaba Iruñea Piraguismo Taldeko palistak parte hartu zuen.
Estropada 19 kilometrokoa izan zen eta haize eta olatu gogorrak jasan zituen. Oso parekatua izan zen lasterketaren buruan, eta Judit Verges izan zen Europako txapelduna.
Amaia Osabak laugarren postuan amaitu zuen Kanarietan bizi den Hego Afrikako Chloë Bunnet-en eta Emma Levemir suediarra-ren atzetik. Minutu bat baino gutxiagora iritsi zen nafarra.
Emaitza ofizialak:
https://www.canoe-europe.org/calendar/2022-eca-ocean-racing-european-championships-297