Uztailaren 5etik 9ra, Auronzon (Italia), Munduko Sprint Junior eta Sub-23 Txapelketa egin zen; Ibai Tolosa nafarrak parte hartu zuen.
"Juniorren C4 500eko, Ibai Tolosa (Iruñea Piraguismo Kluba), Nicolás Braña (Club Escola Piragüismo Poio Conservas-Pescamar), Daniel Ros (Club Escuela Piraguismo Aranjuez) eta Juan Ruiz (Club Nautico de Sevilla) Munduko txapeldunordeak izan ziren proba 1:37,17an amaitu eta gero.