PIRAGÜISMO Hace 2 años

Nafarrek distiratu zuten Sellaren Nazioarteko Jaitsieran

Nafarrek distiratu zuten Sellaren Nazioarteko Jaitsieran

Hemezortzi herrialdetako mila palista baino gehiago joan den larunbatean Sellara joan ziren piraguismoko lehiaketa ezagunenetako baten edizio berrian parte hartzeko: Sellaren 85. Jaitsiera.

Amaia Osaba palista nafarrak bigarren postua lortu zuen Eamkumezko senior K2ko kategorian, Eva Barrios zamoranarekin batera. Lasterketa Tania Álvarezek eta Tania Fernándezek irabazi zuten, maratoiko munduko txapeldunak.

Gainera, Iruñea Piraguismo Taldeko kirolariek emaitza aipagarri hauek lortu zituzten: Dánae Sanmartinek lehen postua lortu zuen emakume kadeteen K1ean, Pilar del Villar bigarrena izan zen emakume beteranoen (+50) K1ean, Moises Grijalba 5. izan zen seniorren K2 mistoan, Jaime Izquierdo 6. gizonezko juniorren K1ean eta Filipe Besada 20. gizonezko seniorren K1ean.

Erantsitako dokumentuetan kategoria desberdinen podiumak kontsulta daitezke, baita atzo Diario de Noticias eta Diario de Navarra egunkarietan argitaratu ziren bi albisteak ere. Modu berean esteka honetan daude emaitza guztiak:

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados