Asteburu honetan, Iruñea Piraguismoak Trasonan parte hartu zuen Espainiako Maratoi Motzako Txapelketan eta Espainiako Maratoi Kopan. Ibaietako eta Maratoiko Liga Nazionaleko azken bi estropadak izan ziren, eta hirugarren postua lortu zuen Emakumezkoen Iberdrola Ligan, eta laugarren postua sailkapen nagusian, 107 klub parte-hartzaileen artean.
Emaitza bikain horiek piraguismo nazionalaren klub onenen artean finkatu dute Iruñeko piraguismoa.
Gainera, banakako lehian hiru domina lortu zituzten Asturiasen:
3. postua: Jaime Izquierdo Alonso/Marina Roncal Goñi. Gazte mailako K2 mistoan.
3. postua: Filipe Besada Porto/Amaia Osaba Olaberri. Senior mailako K2 mistoan.
3. postua: Amaia Osaba Olaberri. Emakume Seniorren K1ean.
Testua eta argazkia: Iruñea Piraguismo Taldea