Club Piragüismo Pamplona - Iruñeko Piraguismo Elkarteak bidalitako kronika:
Asteburu honetan, gure palista Marina Lizarraga Goñik piraguismoko talde espainiarrarekin parte hartu du Poznanen (Polonia) jokatzen ari den Europako Maratoi Txapelketan.
Marinarentzat bere lehen nazioarteko estropada izan da, eta hamargarren postua lortu du K1eko kategorian, hain zuzen ere, emakumezkoen gazte mailan. Irabazlearengandik (Maria Gomes portugaldarra) bi minutu eta berrogeita sei segundora iritsi zen. Karen Andersen danimarkarrak eta Beatrice Candela italiarrak osatu dute podiuma.
Zorionak Marina!