Iruñea Piraguismo Taldeak bidalitako kronika:
Pasa den ostiralean, Pontevedran, Espainiako Maratoi Motzeko Txapelketa lehiatu zen eta bertan Iruñea Piraguismo Taldeak hiru domina lortu zituen.
Marina Lizarragak (Emakumezko jubenilen K1ean) eta Ainé Sanmartinek (Emakumezko kadeteeen K1ean) Espainiako txapeldunorde titulua lortu zuten. Gainera, Dánae Sanmartín (Emakumezko jubenilen K1ean) hirugarren izan zen.
Gainerako taldekideen emaitzak ondorengoak izan ziren, eta kluben araberako sailkapenean parte hartu zuten berrogeita hamazazpi kluben artean laugarren postua lortu zuten.
5. postua: Amaia Osaba Olaberri. Emakumezko seniorren K1ean.
8. postua: Marina Roncal Gómez. Emakumezko jubenilen K1ean.
10. postua: Moisés Grijalba San Julián. Gizonezko 23 urtez azpikoen K1ean.
10. postua: Filipe Besada Porto. Gizonezko seniorren K1ean.
24. postua: Veronyka Strelkova. Emakumezko kadeteen K1ean.
25. postua: Jaime Izquierdo Alonso. Gizonezko jubenilen K1ean.
39. postua: Aimar Archanco García. Gizonezko kadeteen K1ean.
42. postua: Agustín Martínez Belinchón. Gizonezko jubenilen K1ean.
Gainera, larunbatean eta igandean Espainiako Maratoi Kopa jokatu zen eta bertan ere emaitzak oso onak izan ziren: lehen bi postu, bigarren bat eta hirugarren bat.
1. postua: Marina Roncal Gómez/Agustín Martínez Belinchón. Gazteen K2 mistoan.
1. postua: Marina Lizarraga Goñi/Dánae Sanmartín Ruiz. Emakumezko jubenilen K2an.
2. postua: Ainé Sanmartín Ruíz. Emakumezko kadeteen K1ean.
3. postua: Amaia Osaba Olaberri/Filipe Besasa Porto. Seniorren K2 mistoan.
4. postua: Dánae Sanmartín Ruíz. Emakumezko jubenilen K1ean.
4. postua: Amaia Osaba Olaberri. Emakumezko seniorren K1ean.
5. postua: Marina Lizarraga Goñi. Emakumezko jubenilen K1ean.
8. postua: Marina Roncal Gómez. Emakumezko jubenilen K1ean.
5. postua: Veronyka Strelkova/Aimar Archanco García. Kadeteen K2 mistoan.
8. postua: Agustín Martínez Belinchón. Gizonezko jubenilen K1ean.
10. postua: Moisés Grijalba San Julián. Gizonezko 23 urtez azpikoen K1ean.
12. postua: Jaime Izquierdo Alonso. Gizonezko jubenilen K1ean.
Ligako estropada baten faltan, Iruñea Piraguismo Taldea lehen postuan kokatu da emakumezkoen Ibai eta Maratoi ligan, eta hirugarren, sailkapen nagusian.
Argazkia: CPP.