Iruñea Piraguismo Taldeak bidalitako kronika:
Asteburu honetan amaitu da Ibaien Maratoien Liga, Tuin, Pontevedran. Liga hori osatzen duten sei estropadetatik azkena jokatu eta gero, Iruñea Piraguismo Taldeak emakumezkoen txapelketa irabazi du hirurogeita hamalau klub parte-hartzailetik. Aranjuez Piraguismo Eskola bigarren izan da eta Zumaiako Itxasgain, hirugarren.
Gainera, sailkapen nagusian hirugarren izan da parte hartu duten ehun eta lau kluben artean, Aranjuez Piraguismo Eskolak irabazi du liga eta bigarren Los Cuervos de Pravia izan da.
Ligako azken estropada honetan, Iruñea Piraguismo Taldeak lau domina irabazi ditu.
Lehen postua: Ainé Sanmartín Ruiz eta Nika Strikova emakumezko kadeteen K2an.
Bigarren postua: Marina Lizarraga Goñi emakumezko gazte mailako K1ean.
Hirugarren postua: Amaia Osaba Olaberri emakumezko seniorren K1ean.
Hirugarren postua: Jaime Izquierdo Alonso gizonezko gazteen K1ean.
Taldeko beste kideek ondorengo emaitzak lortu zituzten:
Laugarren postua: Dánae Sanmartín Ruiz emakumezko gazteen K1ean.
Seigarren postua: Moisés Grijalba Sanjulián gizonezko 23 urtez azpikoen K1ean.
Seigarren postua: Marina Roncal Gómez emakumezko gazte mailako K1ean.
Zazpigarren postua: Filipe Besada Porto gizonezko seniorren K1ean.
Hamazortzigarren postua: Santos Irigoyen Ciriza gizonezko seniorren K1ean.
Beteranoen Espainiako Txapelketan Nacho Sánchez Jiménez bigarren izan zen 50-54 urte bitartekoen K1ean.
Garaipen zoragarri hau sinatu eta gero, Iruñea Piraguismo Taldeak 2024ko denboraldiko Ibaien eta Maratoiaren Liga amaitu du
Argazkia: CPP