PIRAGÜISMO Hace 1 año

Amaia Osaba eta Filipe Besada, itsas-kayakeko Espainiako txapeldunordeak

Amaia Osaba eta Filipe Besada, itsas-kayakeko Espainiako txapeldunordeak

Iruñea Piraguismo Taldeak bidalitako kronika:

Amaia Osaba eta Filipe Besada, itsas-kayakeko Espainiako txapeldunordeak izendatu ziren Alacanteko La Vila Joiosan izandako txapelketan. Hain zuzen ere, K2 mistoko kategorian lortu zuten. Iruñea Piraguismo Taldeko palistek hogeita hemezortzi minutu eta hogeita sei segundoko marka sinatu zuten, Irene Ganak eta Claas Gebhardek (Barrika Piraguismo Taldea) hogeita hemezortzi minutu eta bederatzi segundoko denborarekin irabazi zuten lehia handiko estropada batean. Hirugarrenak, Kanaria Handiko Errege Klub Nautikoko Ignacio Soler eta Martina Reino izan ziren.


Gainera, Amaia Osaba Olaberri laugarren izan zen SS1eko senior mailan bere 16 kilometroko ibilbidean. Filipe Besadak bigarren posizioan amaitu zuen SS1 beteranoenen (45-49). Moises Grijalba San Julian bederatzigarren izan zen 23 urtez azpiko SS1ean, eta Michel Grijalba Blancorekin hamargarren postua lortu zuten senior mailako SS2n.

Emaitza oso on hauekin, Amaia Osaba eta Filipe Besada palistek urriaren 3tik 6ra bitartean Portugalgo Madeira uhartean jokatuko den Itsasoko Kayakeko Munduko Txapelketan parte hartu aurreko azken entrenamendu asteei aurre egingo diete.