Club Natación Pamplonak bidalitako albistea:
Larunbat honetan, irailak 14, piraguismoaren egun handia izango da Arga ibaian, Iruñetik igarotzean; izan ere, Natación Pamplona Klubaren eta Burlataren arteko tartean, erakunde honen piraguismo txapelketa tradizionala egingo da, aurten 53. edizioa beteko duena. Lasterketaren izena LIII Trofeo de Piragüismo Club Nadismo Pamplona – XXXVI Memorial Alfredo Aguirre – VII Memorial Gabriel Malón Moreno da. Nafarroako zein beste probintzietako 11 klubetako 160 palistak eman dute izena 16:00etan hasiko den proban.
Ibilbidea Natación Pamplona Klubetik Burlatara doan tartean seinaleztatuko da, bertan izango baitira irteerak eta helmuga. Benjamin mailatik beteranoetaraino joango dira, eta K-1, K-2 eta C-1 probak izango dituzte. Egin beharreko distantziak, txanden eta kategorien arabera, 2.000 eta 5.000 metro artekoak izango dira. Lehiaketa 19:30ean amaitzea espero da, eta orduan banatuko dira garaikurrak eta dominak Natación Pamplona Klubaren agertokian.
Ekitaldia Natación Pamplona Klubak antolatu du, Nafarroako Piraguismo Federazioarekin eta ASVONA boluntarioen elkartearekin batera. Babesle gisa, probak Nafarroako Gobernuko Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren, Iruñeko Udalaren, Diario de Noticias egunkariaren eta Helados Nestléren babesa du. Kirol ikuskizun handia izanen da, dudarik gabe, eta iruindarrek ikusle gisa gozatu ahalko dute Arga ibaiaren ibai parkeko hainbat gunetatik.
**Honekin batera doan PDFan txapelketaren gonbidapena ikus daiteke.