Joan den larunbatean, urriaren 12an, 2024-2025 denboraldiko Nafarroako Kirol Jokoak hasi ziren Tuteran, Team Marmolek eta Nafarroako Piraguismo Federazioak antolatutako 1. jardunaldiaren bidez.
Alebin eta infantil mailetako kirolariek, Iruñea Piraguismoa eta Enhol Ebrokayak Piraguismo taldetatik etorritakoek, 11:00etan hartu zuten lehen irteera. Ondoko PDFan ikus daitezke Nafarroako Kirol Jokoen hasierako jardunaldi honetako emaitzak.
Larunbat honetan, urriaren 19an, bigarren jardunaldia jokatuko da Tuteran.
Argazkia: CPP.