Atzo, martxoak 30, 2024-2025 denboraldiko Nafarroako Kirol Jokoen laugarren jardunaldia jokatu zen Iruñean.
Iruñeko Piraguismo Taldeak eta Nafarroako Piraguismo Federazioak antolatu zuten hitzordua, eta 12:30ean hasi zen. Alebin eta haur mailetako parte-hartzaileek Arga ibaiaren gainean gozatu zuten goiza.
Eta benjamin mailako txapelketa bat ospatzeko ere baliatu zuten eguna.
Erantsitako dokumentuetan ikus daitezke bi txapelketen emaitza osoak.
Argazkiak: Iruñea Piraguismo Taldea