Iruñea Piraguismo Taldeak bidalitako kronika
Asteburu honetan, Filipe Besada eta Amaia Osaba Alacanten izan dira Itsas-Kayakeko Espainiako III. Kopan, eta SS2ko maila misto absolutuko lehia irabazi dute, Mallorcako Itsas Klubeko Pablo Alonso eta Elena Reoliden aurretik. El Sella Piraguismoko Juan Rosete eta Sara Asenjo hirugarrenak izan ziren.
Iruñea Piraguismo Taldeko palistek, irteera on baten ostean, ez zuten lehen postua askatu lasterketa une oro menderatuz.
Gainera, Filipe Besada lehena iritsi zen SS1eko beteranoen lasterketan eta Amaia Osaba laugarrena SS1eko seniorren lehian.
Testua eta argazkiak: CPP.