PIRAGÜISMO Hace 10 meses

Ainé Sanmartín Ruizek distantzia olinpikoko kadeteen Espainiako Kopa irabazi du

Ainé Sanmartín Ruizek distantzia olinpikoko kadeteen Espainiako Kopa irabazi du

Iruñea Piraguismo Taldeak bidalitako kronika

Asteburu honetan, Ainé Sanmartín Iruñea Piraguismo Taldeeko palistak etorkizun handiko gazteen Espainiako Sprint Kopa irabazi zuen, Trasonako urtegian.

Ainék emakumezkoen kadete A mailako K1 modalitateko 500 metroko aurreko faseak gainditu zituen, finalera arte. Finalean bederatzi onenak bakarrik sartu ziren. Bi minutuko denborarekin Martina Barba Huelvako Tartessos taldeko palistari gailendu zitzaion, estropadako azken metroetan aurreratuz. Launcoko Gauzón Kirol Elkarteko Soledad Aramendi hirugarren izan zen.

Ainé, bere ahizpa Danaerekin batera, ostegun honetan Ponte Liman (Portugal) izango den Europako Maratoi Txapelketan arituko dira Espainiako Selekzioarekin.

Argazkia: CPP.