PIRAGÜISMO Hace 10 meses

Belen Sanchez, Europako txapeldun bikoitza Ponte de Liman (Portugal)

Belen Sanchez, Europako txapeldun bikoitza Ponte de Liman (Portugal)

Kronika:

ENHOL EbroKayak K.T.

Tuterako Ebrokayak Taldeko Belen Sanchez Europako txapeldun izendatu zen joan den ekainaren 2an, Master k1eko kategorian, hurrengo egunean balentria errepikatuz, k2ko misto mailan, bere anaia Jose Ignacio Sanchezekin ontzia partekatuz.

Pasa den astean, Portugalgo Ponte de Lima herrian, Europako piraguismo txapelketa burutu zen maratoi modalitatean. Modalitate honetan ere Tutera ordezkatua izan zen San Martín, Dánae eta Ainé ahizpek parte hartu baitzuten (Iruñea Piraguismo Taldean). Jubenil kategoriako emakumezkoen k2 proban lehiakatu zuten. Ainé San Martínek urrezko domina lortu berri zuen Trasonan (Asturias) jokatutako Espainiako Kopan, banakako ontzian eta distantzia olinpikoan.

Tudelako eta Nafarroako piraguismoa poz handiak ematen ari zaigu.

📸 Más imágenes