Iruñea Piraguismoa Taldea Espainiako XXIII. Maratoi Txapeldunordea bihurtu da lehiajeta Alangen (Badajoz) maiatzak 20 eta 21 lehiatu ondoren.
Club Natación Pamplonak ere parte hartu zuen txapelketan eta Klubetako 33. postuan bukatu zuen.
Iruñea Piraguismoa Taldea etxera itzuli zen 5 dominekin, bi sailkapen internazionalekin, bat Europako Txapelketarako eta beste bat Maratoiko Mundialarako. Honetaz gain, Liga Nazionaleko lehenengo tokian kokatu da behin-behinean emaitza izugarriei esker.
Iruñea Piraguismoko 22 palisten lana bikaina izan zen 62 kluben arteko lehiaketa honetan. Aranjuez Piraguismo Eskolaren atzetik, talde nafarra txapeldunordea izan zen Alberche Kayak madrildarraren gainetik podiumean. Gauzak horrela, Piraguismo Liga Nazionaleko 1. postuan daude behin-behinean bi jardunaldi besterik ez falta direnean lehiaketa bukatzeko.
Absolutu kategorian Amaia Osabak sari bikoitza lortu zuen larunbatean podiumera 3. tokian igo ondoren K1eko kategorian, eta igandean K2koan bigarrena izanda Ainhoa Hidalgo kidearekin.
Nerea Hidalgok ere txapeldunordea izan zen gazte K1 eta K2 kategorietan, azken honetan Aurkene Arocarekin. Gutxi izango balitz, bi palista hauek sailkatu dira Portugalen ekainan lehiakatuko den Europa Txapelketarako baita Hegoafrikan irailean Maratoiko Mundialerako ere.
Beste aldetik, Sebastián López eta Víctor Arcos palista gazteek K2an borrokatutako brontzezko domina lortu zuten Julio Gómez eta Miguel Sánchez Cuenca Piraguismo Taldekideak irabazten eta Sirio Favila González eta Eloy Palacios Piraguak Sirio Klubako asturiarren aurrean ere iristen.
Gainera, Pedro Areal eta Julián Serrano absolutu C2an eta Aurkene Aroca K1ean laugarrenak izan ziren. Pilar del Villar absolutu K1ean, Ainhoa Hidalgo 23 Urte Azpiko K1ean eta Amaia Azkona eta Amaiur Barber kadete K2an bosgarrenak amaitu ziren.
Iruñea Piraguismorekin honako hauek parte hartu zuten: Martín Otazu, Mikel Arregui, Andrea García, Maddalen Beaumont, Pablo Colomo, Daniel López, Felipe Besada, Ivan Arcos, David Palacios, Moises Grijalba eta Ismael Mesa.
Club Natación Pamplonaren emaitzak azpimarratzekoak dira 5 palistekin joan baitzen eta 33. tokian amaitu zuen 62 kluben artean.
June Aldaregiak eta Aida Tiradok lehiakatu zuten kadete K-2an.
Iosu Gil 23 Urte Azpiko K-1ean.
Javier Reina eta Paolo Urdiroz kadete K-2an.
Emaitza osoak: