Nahiz eta aste batzuk lehenago bideratua izan, ez du meritu gutxiagorik. Club Piragüismo Pamplona - Iruñea Piraguismoa da Espainiako Ibaietako eta Maratoiko XVI. Ligako Txapelduna.
Lehendabiziko hiru jardunaldietan jokabide itzelak sinatu ondoren, pasa den larunbatean historia egin zuten Ligako podiumeko lehenengo tokira igotzen Espainiako potentzia batzuen gainean Real Grupo de Cultura Covadonga eta el Club Piragüismo Cuenca bigarrena eta hirugarrena izan baitira.
Gauzak horrela, Nafarroako piraguismoa hoberenen artean kokatzen da Iruñea Piraguismoari esker.
Historia egin duzue.
ZORIONAK ETA MEREZI DUEN BEZALA OSPATZERA!