Asteburu honetan Alicanteko La Vila Joiosa herrian ospatu zen Espainiako Itsasoko Kayak Txapelketa non Iruñea Piraguismoa Klubak bi titulu lortu zituen.
Amaia Osaba banakako ontzian irabazi zuen Espainiako Absolutu Txapelketa bere atzean uzten Kanariar Uhartetan bizi den Chloe Bunnet hegoafrikarra eta Aurora Figueras kataluniarra.
Nahiz eta hegoafrikako espezialistarentzat haize eta olatuen kondizioak onak izan, Osabak lideratu zuen lasterketa hasieratik eta helmugara iritsi zen ordu bat, 47 minutu eta 48 segundutan. Bi minutu beranduago sartu zen Chloe Bunnet. Irabazpen honi esker, nafarrak lortu du sailkapena Hong Kongen azaroaren 18an lehiakatuko den Munduko Txapelketan.
Victor Arcosek eta Sebastian Lopezek lortu zuten bigarren titulua lehendabiziko posizioan iristen helmugara gazte kategoriako bikoitzako ontzian, non 15 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten.
Emaitza onak ere lortu zituzten Felipe Besadak eta Amaia Osabak bikotzeko kategorian 5. postuan bukatu ondoren, Felipe Besada ere 8.a izab zen banakako absolutu kategorian eta Ivan Arcos 17.a banakako kadete kategorian.