Pasa den larunbatean, urriak 21, Tuterako Ribotaseko instalazioetan ospatu zen Nafarroako Piraguismo Kirol Jokoetako 1. jardunaldia.
50 palistek parte hartu zuten estreinaldian kimuen eta haurren kategorietan. Haien klubak, berako Team Marmol eta Ebrokayak alde batetik, eta Natación Pamplona eta Iruñea Piraguismoa iruindarrak bestetik.
Emaitzen ikuspuntutik, Naracion Pamplonak hiru lasterketa irabazi zituen, Iruñea Piraguismok beste hiru, eta Ebrokayak taldeak bi.
Talde tuterarrak bi emakumezko kategoritan irabazi zuen Aitana Graciaren (Haur A kategorian) eta Danae San Martinen (Kimu B kategorian) egindako lanari esker.
Natacion Pamplona taldearen partez, Xabier Ferrer eta Ibai Martínez onenak izan ziren gizonezko kimu A kategorian eta Naia Ongay azkarrena haur B kategorian.
Piraguismo Iruñearen garaipenetan Julen Erasmus gizonezko haur B-n, Edurne Lizarbe emakumezko A-n eta Abder Capapay (txapelduna) eta Aimar Urdin (txapeldunordea 22 segundutara) protagonistak izan ziren.
Sailkapen osoak kontsulta daitezke atxikita dagoen dokumentuan.